Portfolioa profesional bat sormena, trebetasunak eta estiloa
erakusten dituen lan bilduma da, sormenaren arlokoa batez ere.
Inprimatuta edo modu digitalean aurkez daiteke, eta bigarrena da, gaur
egun gehien erabiltzen dena.
Portfolio terminoa ez da berria.
Hainbat hamarkada lehenagotik egon da, baina ez modu digitalean, orain
ezagutzen dugun bezala, baizik eta bertsio literalago batean, eta hortik
datorkio izena. Lehen, profesionalek lan fisikoen bilduma hori egiten
zuten, eta portfolio izenez hobeto ezagutzen den maletatxo baten barruan
garraiatzen zuten.
Portfolio bat egiteko beharra, jendeak bere
ahalegin eta lan guztiak bildu nahi zituenean sortu zen, edozein unetan
aurkezteko. Kasu honetan bezala, tresna digital hau erabiliko dut nire
ikaskuntza-prozesu guztiak biltzeko eta helburu hori lortzeko egindako
lanak ebiditzeko.
© 2026, Eneko Chasco CC BY-NC-SA 4.0 babestuta
